AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Julen Zelarain —zutik— Espainiako Auzitegi Nazionalean, gainerako auzipetuekin. Argazkia: Naiz
2021/10/29 13:37

Amaitzear da 13/13 auziko epaiketa. Uztailean hasi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta fiskaltzak bere azken eskaeren berri eman du gaur: erretiratu egin du Julen Zelarainen aurkako akusazioa —epaitutako gertakarien unean Zelarain Huelvako (Espainia) espetxean zutela gogorarazi zuen defentsak epaiketan—, baina mantendu egin ditu gainerako auzipetuen kontrakoak: guztira, 66 urteko espetxe zigorra eskatu du haien aurka. Haren eskaerekin bat egin du AVT akusazio partikularrak ere.

Zehazki, ETAko "buru" izatea egozten die Arantza Zuluetari eta Jon Enparantzari, erakunde hartako "kide" izatea Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri, eta "laguntzaile" izatea Saioa Agirreri eta Nerea Redondori. Defentsak, aldiz, absoluzioa eskatu du guztientzat.

Epaiketaren hasieran, poliziaren ikerketan nahiz prozesu judizialean "irregulartasunak" izan zirela salatu zuten auzipetuen abokatuek, eta besteak beste, azaldu zuten aurrez ere epaitu zituztela haietako batzuk delitu berberengatik.

Torturak eta espetxeratzeak

Lehen eskaerak egitean, denera 77 urteko espetxe zigorrak eskatu zituen fiskaltzak zortzi auzipetuentzat. Epaiketaren hasieran, Juan Mari Jauregi ez prozesatzea erabaki zuten, osasun arrazoiak zirela-eta. Irailean hil zen Jauregi, eta salatu zuten 2010ean jasandako torturek eta prozesu judizialak eragin zuzena izan zutela haren gaixotasunean.

Auziaren oinarrian 2010ean egindako hamar atxiloketa daude. Jauregik ez ezik, beste batzuek ere salatu zituzten torturak, eta espetxeratu egin zituzten zituzten Zulueta, Sarriegi, Enparantza, Zuriarrain eta Agirre. Preso politikoen abokatu gisa nahiz preso politikoen aldeko mugimenduetan aritutakoak dira guztiak.

EZ DAGO IRUZKINIK