AKTUALITATEA / Soldata sistema
121 kaleratze adostu ostean, Zamudioko 400 langileri ezarri die aldi baterako lan-erregulazioa ITP Aerok
Aldi baterako kontratua duten 71 langile kanporatuko ditu ITP Aeroko zuzendaritzak, eta aurretiko erretiroa hartzera bihurtu ditu beste 48 behargin, zortzi baja bultzatzeaz gain. Orain, gainera, aldi baterako enplegu erregulazio espedientea ezarri die Zamudioko fabrikan jarduten duten 426 langileri.
2020eko azaroaren 3
121 kaleratze adostu ostean, Zamudioko 400 langileri ezarri die aldi baterako lan-erregulazioa ITP Aerok

Negoziaketen ostean, urriaren erdialdean lortu zuten akordioa ITP Aeroko zuzendaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Hala, adostu zuten Zamudioko (Bizkaia) lantegian 121 behargin kaleratzea, modu mailakatuan: aldi baterako kontratua duten 71 langile kanporatuko dituzte, eta aurretiko erretiroa hartzera behartuko dituzte beste 42 behargin. Horretaz gain, zortzi baja sustatu ditu zuzendaritzak.

Bestalde, azken egunetan jakinarazi dutenez, aldi baterako lan-erregulazio espedientea ezarriko diete orain Zamudion soldatapean aritzen diren 426 langileri. Guztira, 1.200 langile inguru dira fabrikan.