AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Crónica Vasca
2025/01/29 19:00

Badirudi likidazioan aurrera egiteko enplegu-erregulazioko espediente bat jarri nahi duela martxan Trapagarango (Bizkaia) MFS Sintering enpresak, eta horrek kalera bidaliko lituzke bertako 104 beharginak. Lantokia likidazio-prozesuan dago iazko ekainetik, eta Crónica Vasca-k igandean jakinarazi zuen Bilboko (Bizkaia) 1. zenbakidun Merkataritza-Epaitegiak pausoak eman dituela norabide horretan: tramiterako onartu du lan-erregulazioko espediente berria, eta hartzekodunen konkurtsora bultzatu du lantegia. Antza denez, hartzekodunen zerrendan sartu zenean, 24 milioi euroko zorra zuen enpresak.

Konpainiak urtebete darama ordainketak etenda, eta urtebete da langileek euren soldata jasotzen ez dutela. Berria-ren arabera, PKF Attest da konkurtso-kudeatzailea, eta talde horrek erabaki omen du langile guztiak lanposturik gabe utziko lituzkeen espedientea ezartzea. ELA eta LAB sindikatuek osatutako langile-batzordeak, ustez, gaur izan du asmoen berri. Esan du greba mugagabera deituko duela, konkurtso-kudeatzaileak iritziz aldatzen ez badu.

Automobilgintzan jarduten dute Trapagarango MFSn, piezak eginez eta ingeniaritza-zerbitzuak eskainiz nagusiki. 2023an ere, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat ezartzen saiatu zen enpresako zuzendaritza, baina neurriaren kontra mobilizatu ziren beharginak, eta hura gelditzea lortu zuten. 106 langile sartu zituzten erregulazioan; lantokiko pertsona guztiak alegia, zuzendaritzako bost enpresariak izan ezik.

EZ DAGO IRUZKINIK