AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostiako haurtxoko eta gaztelekuetako langileek egindako protesta. Argazkia: Irutxuloko Hitza
2020/12/10 11:22

Donostiako (Gipuzkoa) haurtxokoetako eta gaztelekuetako langileek, hiriko hainbat haur eta gurasorekin batera, protesta egin zuten atzo, hilak 9, 100 egun langabezian daramatzatela salatzeko. Izatez, orain dela 100 egun itzuli behar ziren haien lanpostuetara, baina zentroak itxita daude oraindik. Udal gobernua jo zuten haien egoeraren erantzuletzat. Bestalde, haur eta gazteentzako aisialdi duina aldarrikatu zuten.