AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/04/30 01:26

EHUren legediko 12.2 artikulua bertan behera uztearekin ekin zion Unibertsitateko Indar Batasunak bere jardun politikoari. Artikulu horren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azterketa deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek, irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago erabaki behar dute, hori baita araudiak behartzen dien epe muga. Horren aurrean, eta deialdiei uko egiteko “erabakia edonoiz” hartzeko eskumena ikasleena izan dadin, sinadura bilketa bat abiatu zuten martxoaren 12an. Gaur amaituko da sinadurak biltzeko epea. UIBtik, ikasleei eta orokorrean unibertsitate esparruko langile sektore ezberdinei, dinamika horren parte izateko eta ikas baldintzen hobekuntzan aurrerapauso bat emateko deia luzatu zieten orduan.

Dinamika beraren baitan, mobilizazioak deitu dituzte EHUren Gasteizko, Leioako eta Ibaetako campusetan, 12.2 Aldatu. Erabakia Edonoiz! lemapean. Mobilizazioak ordu ezberdinetan izango dira campus bakoitzean. Gasteizen izango da aurrena, Elurretan, 12:45ean. Leioan, bere aldetik, 13:00etarako luzatu dute deialdia. Azkenik, Ibaetan, Aulariopean bilduko dira, 14:00etan.

EZ DAGO IRUZKINIK