Ikasle greba: 'Hezkuntza erreformak gelditu!'
Otsailaren 3an, Hezkuntza Ordezkaritzaren (Bilbo, Bizkaia) aurrean elkartu ziren Ikasle Abertzaleakeko hainbat kide, martxoaren 24rako deialdi bat egiteko: grebara deitu dituzte Hego Euskal Herriko ikasleak. Hezkuntzan ezarri diren erreformen aurrean mobilizatzeko deia luzatu dute; izan ere, LOSU, LOMLOE eta Lanbide Heziketako plana ikasturte akademiko honetan aplikatuko dituzte. Oraindik ez dute egun horretan izango diren mobilizazio zehatzen berri eman.