Neska adingabe bati sexu-erasoa egin dio mutil batek Sopelan

Atzo, igandean, mutil bat atxilotu zuten Sopelan (Bizkaia), beste neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik. Dena den, erasotzailea ere adingabea denez, gurasoen zaintzapean gelditu da epaileak deitu arte.

Joan den larunbatean izan zen erasoa, Sopelako Barinatxe hondartzan. Irekita dago ikerketa.