NATOren aurka, gerra eta basakeria kapitalista gelditu
BIDEOTEKA
Aliantza Atlantikoa seinalatzeko eta gerrari lotutako basakeria kapitalista salatzeko, mobilizatzera deitu dute hilabete honetan Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek. Hiru manifestazio antolatu dituzte, 'NATOren kontra, gerra eta basakeria kapitalista gelditu' lelopean. Martxoaren 31n izan zen aurreneko hitzordua Baionan (Lapurdi), eta apirilaren 1ean, berriz, Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa) izan dira mobilizazioak.