Erandion pertsona bat etxegabetu du La Caixak
BIDEOTEKA
8-J atari aurrean elkarretaratu dira protestan, eta 11:00ak aldera heldu da segizio judiziala, Ertzaintzak lagunduta. Polizia-indarrak garajetik sartu dira atarira, eta etxegabetu behar zuten pertsonari babesa adieraztera hurbildu diren hainbat lagun ere barruan izan dira. Haien kontra oldartu dira ertzainak, baita kanpoaldean, atari aurrean, protestan zeudenen kontra ere.