Joan den asteburuan, Zizur Nagusiko (Iruñerria, Nafarroa) jaietan izandako sexu-eraso baten berri eman dute. Izan ere, adin txikiko emakume batek jakinarazi du ukituak egin zizkiotela larunbatetik iganderako gauean. Salaketa aurkeztu du jada.
Asteburu berean, gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen (Araba), beste emakume bati ukituak egiteagatik. Gazalbide parke inguruan izan zen erasoa, arratsaldeko 14:00ak aldera, eta bai biktimak bai lekukoek eman zuten abisua.
Gasteizen bertan, beste eraso matxista bat ere atera da argitara asteburuan: igande gauean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak kalean. Abisua igorri zuten hainbat herritarrek, eta atxilotu egin zuten erasotzailea; 27 urte ditu.