AKTUALITATEA / Gazte koordinadora sozialista
Twitterrean izandako arazo teknikoen ondorioz, Twitter kontu ofizial berria sortu du GKSk, Instagram kontu batekin batera
Azken asteetan Twitter kontu ofiziala berraktibatzeko izan dituen arazoen ostean, Twitter kontu nazional berria sortzea erabaki du GKSk: @GazteKS_. Horrekin batera, Instagrameko kontua ere sortu du: @GazteKS_. Aurrerantzean, bi kontu horiek izango dira GKSk bere jarduera politikoaren berri emateko bide ofizialak.
2020eko urriaren 6
Twitterrean izandako arazo teknikoen ondorioz, Twitter kontu ofizial berria sortu du GKSk, Instagram kontu batekin batera

Gazte Koordinadora Sozialistak azaldu duenez, orain arte erabili duen Twitter kontu nazionala (@Gazte_KS) ezgaitu du Twitterrek. Hala, Twitterreko kontu berria (@GazteKS_) sortzea erabaki du GKSk, eta aurrerantzean, bertatik emango du antolakundearen jardun politikoaren berri.

Horretaz gain, Instagram kontu nazionala (@GazteKS_) jarri du martxan, eta bertatik ere jarraitu ahal izango da koordinadoraren jarduna. Hemendik aurrera, bi kontu ofizial horien bidez zabalduko dira GKSren adierazpen ofizial guztiak.