AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Tuteran birritan atxilotu dute gizon bera emakume berari erasotzeagatik
Bi aldiz atxilotu dute joan den astean zehar, tratu txarrengatik eta urruntze-agindua urratzeagatik.
2022ko maiatzaren 24
Tuteran birritan atxilotu dute gizon bera emakume berari erasotzeagatik

Aurreko astean zehar, bi aldiz atxilotu zuten gizon bat Tuteran (Nafarroa), emakume bati tratu txarrak emateagatik eta harengandik urruntzeko ezarri zioten agindua urratzeagatik. Aurreko ostegunean, hain zuzen, 30 urteko gizon horren partetik tratu txarrak jasan zituen emakumeak, eta Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko Tuterako 1. zenbakidun epaitegiak hala erabakita, urruntze-agindu bat jarri zioten erasotzaileari.

Hurrengo egunean, ordea, agindu horri uko egin eta emakumearengana jo zuen gizonak. Berriz atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi.