AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Sestaon eta Barakaldon zazpi emakumeri eraso die gizon batek
Aurreko igandean izan zen gizonak egindako azkeneko erasoa, Barakaldon. Azken lau hilabeteetan, gutxienez zazpi emakumeri egin die eraso. Espetxeratu egin dute.
2022ko martxoaren 31
Sestaon eta Barakaldon zazpi emakumeri eraso die gizon batek

Iragan igandean, gizon batek sexu-erasoak egin zizkiola salatu zuen emakume batek Barakaldon (Bizkaia). Arma zuri batekin egin zion mehatxu, gainera. Herenegun atxilotu zuten erasotzailea, eta hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, beste sei emakumeri ere egin die eraso azken hilabeteetan, Barakaldon nahiz Sestaon (Bizkaia).

Kasu guztietan berdin jokatu izan du erasotzaileak: kalean eta egunez hurbiltzen zen emakumeengana, eta ukituak egiten zizkien.

Atzo, asteazkenean, igaro zen epailearen aurretik 34 urteko gizonezkoa. Kartzelaratu egin dute.