Skip to Content
AKTUALITATEA / Errepresioa

Santi Gonzalez abokatua atxilotu dute Bilbon

Antza denez, pertsona etorkinen erregularizazio-prozesuan egindako lanagatik atxilotu dute bere etxean.
2026eko azaroaren 17 - 14:58
Santi Gonzalez abokatua atxilotu dute Bilbon
Indautxu, Bilbon.

AKTUALITATEA

Bere hurbileko iturriek jakinarazi dutenez, Santi Gonzalez abokatua atxilotu du Espainiako Poliziak gaur goizean. Bilboko bere etxean atzeman dute, eta badirudi miaketak egin dituztela bertan: bere hainbat gailu elektroniko eraman dituzte polizia-agenteek, itxura denez.

Oraindik baieztapen ofizialik ez baldin badago ere, litekeena da pertsona etorkinen erregularizazio-prozesuan egindako lanagatik atxilotu izana Gonzalez.