AKTUALITATEA / Soldata sistema
Oso larri zauritu da basoko langile bat Artzentalesen, zuhaitz batek kolpatuta
22 urteko behargina jo du moztutako pinu batek. Aurten, 21 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024ko apirilaren 26
Oso larri zauritu da basoko langile bat Artzentalesen, zuhaitz batek kolpatuta

Asteazkenean, hilaren 24an, lan-istripu larri bat izan zuen basoko langile batek Artzentalesen (Bizkaia). El Peso mendian lanean ari zela, behargina kolpatu zuen moztutako pinu batek: trabatuta geratu zen lehenengo, eta hura askatzeko makinak erabili ostean, langilea jo zuen zuhaitzak.

Larriki zauritu zen langilea, kolpearen ondorioz. 22 urte ditu eta, iturri sindikalen arabera, Forestal Bejarano e Hijo enpresarentzat jarduten du soldatapean. Bi hilabete daramatza sektorean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 21 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.