AKTUALITATEA / Gerra
Loiolako kuartelean ate irekien jardunaldi bat egin dute berriz
Haurrei bideratutako ekimenekin, armak hartu eta ibilgailu militarretara igo ziren igandean bertaratutako pertsonak.
2026eko ekainaren 2 - 07:42
Loiolako kuartelean ate irekien jardunaldi bat egin dute berriz
2023ko ate irekien jardunaldia. — ARGAZKIA Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetza (X)

Aurreko igandean, ate irekien jardunaldi berri bat izan zen Loiolako (Donostia, Gipuzkoa) kuartel militarrean. Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioaren eskutik, goizean hasi eta arratsaldera arte egon zen zabalik kuartela: Siziliako Tertzio Zaharreko infanteriako erregimentuaren lana erakutsi eta aldarrikatu zuten bertan, eta hitza hartu zuen Emergentzietako Unitate Militarrak (UME), hala nola.

Adin guztietako pertsonak bertaratu zirela jaso du Diario Vasco-k. Ate irekien jardunaldian ohikoa izaten da hainbat gune egotea, zehazki haurrentzat pentsatutako ekimenekin: iaz, adibidez, photocall bat, umeentzako oztopo-pista bat, armadaren zaldiak erakusteko eremu bat eta abar izan ziren. Horrekin batera, material militarra erakutsi ohi dute: joan den igandean, armak hartzeko nahiz ibilgailu militarretara igotzeko aukera izan zen, eta drone bat egon zen hegan airean.