AKTUALITATEA / Gazte koordinadora sozialista
Larunbat honetarako ere mobilizatzera deitu du GKSk, 'Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!' kanpainaren barruan
Gazte Koordinadora Sozialistak aurrera jarraitzen du 'Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!' kanpainarekin eta horren harira martxan jarritako mobilizazio zikloarekin. GKSko kideek mobilizazio berriak antolatu dituzte datorren larunbaterako, azaroak 21.
2020eko azaroaren 17
Larunbat honetarako ere mobilizatzera deitu du GKSk, 'Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!' kanpainaren barruan

Ondorengo aldarrikapen zehatzak egingo dituzte larunbateko mobilizazioetan:

  • "Neurri diziplinario eta polizialak indargabetzea".
  • "Osasun-baliabide sozialak indartzea".
  • "Eskubide zibil eta politikoak bermatzea".
  • "Langileriaren antolakuntza komunista hedatzea".

Hona hemen larunbat honetarako GKSk egin dituen deialdiak:

GKSren salaketa kanpainaren aurkezpena irakurtzeko, egin klik hemen