AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Larunbat gauean emakume bat bortxatu zuten Barakaldon
Momba diskoteka inguruan izan zen erasoa, eta emakumeak ez du gertatutakoa zehazki gogoratzen.
2022ko irailaren 6
Larunbat gauean emakume bat bortxatu zuten Barakaldon

Hainbat hedabidek gaur jakinarazi dutenez, joan den igande goizaldean sexu-eraso bat jasan zuen emakume gazte batek Barakaldon (Bizkaia); hain zuzen, Momba diskoteka inguruan. Antza, erasoa jasan zuen emakumeak ez du gertatutako guztia oroitzen; igande goizean topatu zuten atari batean, nahasita. Mina zuen genitaletan.

Emakumeak salaketa bat jarri du jada, baina oraindik ez da erasoari lotutako atxiloketarik egon; zabalik dago ikerketa.