AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat zauritu da Añorgako Cementos Rezolan
Atzo 'dumper' ibilgailu batek hanka harrapatu zion beharginari, eta ospitalera eraman zuten, zauriturik.
2022eko azaroaren 30
Langile bat zauritu da Añorgako Cementos Rezolan

Añorgako (Donostia, Gipuzkoa) Cementos Rezola enpresan langile bat zauritu zen atzo, Donostiako Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez. Antza, dumper ibilgailu batek hanka harrapatu zion; osasun-langileak bertaratu ziren eta erietxe batera eraman zuten behargina, zauriturik.