AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da lan-istripuz Durangon, teilatu batetik jausita
Fundiciones Fumbarri lantegian galdu zuen bizia 45 urteko beharginak. Aurten, gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024ko otsailaren 14
Langile bat hil da lan-istripuz Durangon, teilatu batetik jausita
— ARGAZKIA Google Maps

Atzo goizean, 10:50ak aldera, bizia galdu zuen langile batek Durangon (Bizkaia). San Roque auzoko Fundiciones Fumbarri lantokian izan zuen lan-istripua, teilatua konpontzeko lanetan ari zela: argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, erori egin zen teilatutik. 45 urte zituen beharginak, eta Lantaronen (Araba) kokatutako Porto Cubiertas enpresarentzat aritzen zen soldatapean.

2024. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hamalau langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. 2023an, gutxienez 59 lan-heriotza izan ziren.