AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da Arrasaten, kutxatila baten barruan lanean ari zela
Atzo arratsaldean izan zuen lan-istripua beharginak; antza, hiru metroko sakoneran topatu zuten hilik. Aurten, gutxienez hamasei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024ko otsailaren 27
Langile bat hil da Arrasaten, kutxatila baten barruan lanean ari zela
— ARGAZKIA Goiena

Langile batek bizia galdu zuen atzo Arrasaten (Gipuzkoa), soldatapean lanean ari zela. Oraindik ez dute gertatutakoa erabat argitu; itxura denez, kutxatila baten barruan ari zen lanean lan-istripua izan zuenean. Hiru metroko sakoneran aurkitu zuten hilik. Arratsaldeko 16:30ak aldera izan zen abisua, eta larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hamasei langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.