AKTUALITATEA / Soldata sistema
Lan-istripuz zauritu dira bi langile Bardean
Erredurak jasan dituzte, parke eoliko bateko aerosorgailu bat lehertzean. Larriki zauriturik dago bietako bat.
2024ko maiatzaren 13
Lan-istripuz zauritu dira bi langile Bardean
— ARGAZKIA Libertad Digital

Aurreko ostiral arratsaldean jakinarazi zuten lan-istripu bat izan zela Nafarroako Bardean, eta bi behargin zauritu zirela. Parke eoliko batean gertatu zen: lehertu egin zen aerosorgailu bat, eta erredurak jasan zituzten bi langilek.

Larriki zauritu zen langileetako bat, 29 urteko emakume bat. Lehen graduko erredurak zituela eraman zuten Tuterako (Nafarroa) ospitalera. Bigarren beharginak, 31 urteko gizon batek, lehen eta bigarren mailako erredurak pairatu zituen, eta Zaragozan (Aragoi) ospitaleratu zuten.