AKTUALITATEA / Soldata sistema
Lan-istripuz hil da 78 urteko behargin bat, Fiteron
Fiteroko Nekazaritza Kooperatiban bildutako mahatsak husten ari zen langilea, eta jausi egin zen. Aurten, gutxienez 38 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023ko irailaren 21
Lan-istripuz hil da 78 urteko behargin bat, Fiteron

Atzo, asteazkenean, 78 urteko langile batek galdu zuen bizia Fiteron (Nafarroa). Nekazaritza Kooperatiban izan zuen lan-istripua, eguerdian: mahats batzuk eraman zituen, eta atoia nola husten zen ari zen begiratzen. Mahats guztiak erori ez zirenez, pala bat hartu eta atoia kolpatu zuen denak eror zitezen, baina oreka galdu eta bera jausi zen. Modu horretan zendu zen gizona.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, 38 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.