AKTUALITATEA / Etxebizitza

La Juani etxea husten ari dira Gasteizen

Goizaldeko 01:00ak aldera itxi du ondoko kalea Ertzaintzak, eta kordoi poliziala ezarri du inguruan.
2026eko urriaren 8 - 10:10
La Juani etxea husten ari dira Gasteizen
— ARGAZKIA Hala Bedi

Martxan da Gasteizen La Juani etxe okupatua husteko operazioa, Hala Bedi-k azaldu duenez. Ertzaintza goizaldeko 01:00etarako bertaratu da eta Juan II kalea itxi du, desalojoa gauzatzeko lanei ekinez. Goizean zehar itxita mantendu du kalea Poliziak, eta, une honetan, kordoi polizial bat daukate ezarrita inguruan ertzainek eta udaltzainek.

Jendea 11:00etarako hurbildu da, La Juaniren hustearen aurka protesta egiteko asmoz. Etxebizitza-blokeko balkoitik pankarta erraldoi bat ikus daiteke eskegita, Espekulaziorik ez! aldarriarekin.