AKTUALITATEA / Errepresioa
Jazarpen poliziala salatu dute Oñatiko Antixenako Gaztetxeko kideek
"Identifikazioak, isuntzeko mehatxuak eta gaztetxean sartzeko eragozpenak" jasan dituzte espazioan jarduerak antolatzeagatik. Ondorioz, egitaraua "birpentsatzea" erabaki dute. Ostiralean 17:00etan "asanblada ikusgai eta irekia" egingo dute Oñatiko udaletxeko arkupean.
2021ko martxoaren 31
Jazarpen poliziala salatu dute Oñatiko Antixenako Gaztetxeko kideek

Oñatiko (Gipuzkoa) Antixenako Gaztetxearen aurkako jazarpen poliziala salatu dute bertako kideek sare sozialen bidez. Aditzera eman dutenez, "izugarria" izan da polizia-indarrek espazioaren eta bertako jardueraren aurka egindako esku-hartzea, "identifikazioak" nahiz "isun mehatxuak" tarteko. Hori gutxi balitz, gaztetxera sartzea ere galarazi dietela ohartarazi dute. Gauzak horrela, "orain arte antolatuta zegoena birpentsatu" egin beharko dute gaztetxeko kideek.

Erasoak eraso, "mugitzen" jarraituko dute egoerari erantzuteko. Ostiral honetan, apirilaren 2an, "asanblada ikusgai eta irekia" deitu dute udaletxeko arkupean, 17:00etan. "Herriak ikus dezala asanbladak kalean egitera behartu gaituztela", adierazi dute.