AKTUALITATEA / Soldata sistema
Iruñeko eta Gasteizko bi behargin hil dira lan-istripuz
59 urteko garraiolari iruindar bat Lleidan agertu zen hilik igandean, kamioiaren kabinan; bihotzekoa izan zuen. Aurreko astean, bestalde, lan-istripua izan zuen garbiketa-lanetan ari zen langile batek, eta asteburuan zendu da jasandako zaurien ondorioz. Aurten, gutxienez hogei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024ko apirilaren 16
Iruñeko eta Gasteizko bi behargin hil dira lan-istripuz

Azken egunetan, gutxienez bi langilek galdu dute bizia Euskal Herrian lan-istripuz. Joan den igandean, Lleidan (Katalunia) topatu zuten hilik Iruñeko (Nafarroa) garraiolari bat. Kamioiaren kabinan aurkitu zuten, eta, itxura denez, bihotzekoak jota hil zen. 59 urte zituen, eta Belgikako enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean.

Gainera, aurreko astean, Gasteizen (Araba) izan zuen lan-istripua behargin batek. Garbiketa-lanak ari zen egiten komunitate batean, baina irauli egin zen erabiltzen ari zen makina, eta langilea harrapatu zuen. Zauri larriak jasan zituen, eta asteburuan zeundu da horien ondorioz. 54 urte zituen, eta, hainbat iturriren arabera, autonomoa zen.

2024. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hogei beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.