Ikasturte amaierako bidaian sexu-erasoak egin zizkietela salatu dute Durako (Araba) ikastetxe bateko hamar bat ikaslek. 15 eta 16 urte artean dituzte neskek, eta Bartzelonatik abiatutako itsas-bidaldi batean jasan zituzten erasoak: alkohola eta drogak eman zizkieten beste bidaiari batzuek, eta ukituak egin zizkieten gero, konortea erdi galduta zutela.
El Correo egunkariaren arabera, ikerketa polizialaren barruan, 18 eta 39 urte arteko zortzi gizon identifikatu dituzte momentuz, "susmagarri" gisa. Sumisio kimiko bidezko eraso modura ikertzen ari omen dira gertakariak.