AKTUALITATEA / Soldata sistema
Hil egin da Eskoriatzako Fagor Ederlanen lan-istripua izan zuen langilea
Martxoaren 13an izan zuen istripua: zama bat erori zitzaion gainera 25 urteko beharginari. Aurten, gutxienez hemezortzi lan-istripu izan dira Euskal Herrian.
2024ko apirilaren 10
Hil egin da Eskoriatzako Fagor Ederlanen lan-istripua izan zuen langilea
— ARGAZKIA Goiena

Atzo jakinarazi zuten hil egin dela martxoan Eskoriatzako (Gipuzkoa) Fagor Ederlanen lan-istripua izan zuen langile bat. Martxoaren 13an izan zen, lantegiaren kanpoaldean: materiala garraiatzen ari zen behargina, eta zama batek hartu zuen azpian. Zauri larriak jasan zituen, eta horien ondorioz zendu da. Orixol Garraioak (TKV) enpresarentzat jarduten zuen soldatapean 25 urteko gazteak.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez hemezortzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.