AKTUALITATEA / Errepresioa
Gutxienez zazpi gazte atxilotu dituzte Iruñean, Pablo Haselen kartzelaratzearen aurkako mobilizazioen harira
Otsailaren 20ko manifestazioaren osteko istiluetan parte hartzea egozten diete zazpirei. Horrekin lotuta, desordena publikoak leporatzen dizkiete.
2021ko martxoaren 4
Gutxienez zazpi gazte atxilotu dituzte Iruñean, Pablo Haselen kartzelaratzearen aurkako mobilizazioen harira

Espainiako Poliziak gutxienez zazpi lagun atxilotu ditu gaur Iruñean (Nafarroa), desordena publikoak egotzita. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske geratu dira.

Otsailaren 20an Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko manifestazioa izan zen Iruñean, Gazte Koordinadora Sozialistak deituta. Protestan zeudenen aurka oldartu zen polizia, eta ibilbidearen amaierara heltzea eragotzi zien. Istiluak hasi ziren orduan, eta dirudienez, gertakari horien harira eraman dituzte atxilo zazpi gazteak.

Manifestazioaren egunean beste bi pertsona ere atxilotu zituzten.