AKTUALITATEA / Soldata sistema
Gutxienez 11 hildako eta bi desagertu New Delhin, margo fabrika batek su hartu ostean
Itxura denez, fabrikan biltegiratuta zeuden produktu kimikoen ondorioz piztu zen sutea atzo arratsaldean. Eraikinaren erortzea eragin zuen leherketa batek, langileak barruan zirela.
2024ko otsailaren 16
Gutxienez 11 hildako eta bi desagertu New Delhin, margo fabrika batek su hartu ostean
— ARGAZKIA DW

Indiako New Delhi hiriburuan lan-istripu erraldoi bat izan zen atzo arratsaldean. Su hartu zuen margo fabrika batek, eta gutxienez 11 langilek galdu zuten bizia. Bi pertsona, gainera, desagertuta daude oraindik. Badirudi zaurituak hiru direla.

Dirudienez, lantokian biltegiratuta zeuden produktu kimikoek eragin zuten sutea. Leherketa bat izan ostean piztu zen sua, eta eraikina erorrarazi zuen. Horren ondorioz, fabrikan harrapatuta geratu ziren hainbat langile, eta hil egin ziren.