AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Greba mugagabean daude Legutioko Shuton enpresako langileak
Lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat exijitzen dute beharginek, eta greba mugagabea hasi zuten astelehenean.
2026eko maiatzaren 14 - 07:15
Greba mugagabean daude Legutioko Shuton enpresako langileak
— ARGAZKIA LAB

Legution (Araba) kokatutako Shuton enpresan, maiatzaren 5ean egin zuten aurreneko greba-egun bat langileek, lan-baldintzak hobetuko dituen "hitzarmen duin baten alde". LAB sindikatuak jakinarazi duenez, duela bost hilabete hasi zituzten negoziazioak enpresako zuzendaritzarekin, baina konpainiak ez du oraindik "lan-baldintza duinak bermatuko dituen proposamenik egin". "Negoziatzeko hainbat saiakera egin ondoren, eta enpresak egoera desblokeatzeko inolako borondaterik erakutsi ez duenez", lanuzteei ekitea erabaki zuten beharginek.

Maiatzaren 5eko lanuztearen ostean, maiatzaren 11n greba mugagabera jo zuten langileek, bai ekoizpenekoek bai bulegokoek. Itun kolektibo baten alde borrokan jarraitzen dute.