Skip to Content
AKTUALITATEA / Errepresioa

Frantziako Poliziak bi lagun atxilotu ditu Ipar Euskal Herrian, urriaren 17ko protesten harira

Urriaren 17ko 'Lehen Ekinaldian' Poliziaren aurka "jaurtigaiak" bota izana leporatuta eraman zituzten preso. Bitako bat adingabea da, eta manifestatzeko debekua ezarri diete.
2026eko azaroaren 2 - 10:05
Frantziako Poliziak bi lagun atxilotu ditu Ipar Euskal Herrian, urriaren 17ko protesten harira
— ARGAZKIA Euskal Irratiak

AKTUALITATEA

Asteartean, hilaren 27an, Frantziako Poliziak beste bi lagun atxilotu zituen Ipar Euskal Herrian, ustez, kaleko kamera batzuek jasotako irudiak aztertu ondoren. Bietako bat adingabea da, eta Poliziaren aurka "jaurtigaiak" bota izana leporatuta eraman zituzten Baionako (Lapurdi) polizia-etxera aurreko astean. Atxiloketak urriaren 17ko ikasle eta langile protesten harirakoak dira. Ordu hartan, 5.000 lagunek Baionako kaleak hartu zituzten.

Biek ala biek jaso dituzte behin-behineko epaiak dagoeneko: lehenengoari, adingabeari, derrigorrez "hiritartasun ikastaro" batera joatea agindu diote, baita protestetan parte hartzeko debekua ezarri ere. Bigarrenari ere manifestatzeko debekua jarri diote.

Polizia-etxetik zabalduriko oharraren arabera, ikerketa-zelula baten lanari esker atzeman dituzte protestariak. Izan ere, ikerketa-zelula hori urriaren 17ko Lehen Ekinaldiaren harira sortu omen zuten Baionako komisarian, "matoien, manifestari biolentoen eta arpilatzen dutenen" aurka aritzea argudiatuta.