AKTUALITATEA / Etxebizitza
Etxerik gabeko hiru pertsona hil dira Bizkaian azken asteetan
Aurreko astean, etxerik gabeko emakume batek galdu zuen bizia Santurtzin. Horren aurreko asteetan, gainera, bi gizon etxegabe hil ziren Bilbon.
2023eko ekainaren 24
Etxerik gabeko hiru pertsona hil dira Bizkaian azken asteetan

Bizkaiko BesteBi plataformak jakinarazi duenez, azken asteetan, gutxienez hiru pertsona etxegabe hil dira Bizkaian. Aurreko astean, kalean bizi zen emakume bat hilik topatu zuten Santurtziko parke batean. Horren aurreko asteetan, bestalde, etxerik gabeko bi gizonezkok galdu zuten bizia Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

Joan den apirilean, Arrotxapean (Iruñerria, Bizkaia) aurkitu zuten hilik kalean bizi zen pertsona bat; otsailean, Hendaian (Lapurdi) hil zen etxerik gabeko gizon bat, eta urtarrilaren amaieran, Bilbon galdu zuen bizia beste pertsona etxegabe batek.

Berria-k argitaratutako datuen arabera, 2000. urtean jasotako datuek zioten 3.000 lagun inguru bizi zirela kalean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.