Aurreko astean, emakume bati sexu-erasoa egin zion bere bikotekide ohiak Agurainen (Araba): Gasteizen (Araba) atzeman, kotxe batean sartu, sakelako telefonoa kendu eta Aguraineraino eraman zuen. Etxebizitza batean bortxatu zuen gero.
28 urteko erasotzaileak urruntze-agindu bat dauka biktimarekiko, eta hura urratu zuen sexu-erasoa egiteko. Ez zen lehehengo aldia, ordea: hainbat hedabidek jakinarazi dute aurrez ere hainbatetan hautsi duela urruntze-agindua, eta emakumeari heriotza-mehatxuak egitera iritsi izan dela. Indarkeria matxistagatik aurrekariak ditu.