Emakume batek salaketa bat aurkeztu zuen aurreko ostiralean, joan den otsailean jasan zuen sexu-erasoa dela-eta: Arrasateko (Gipuzkoa) ikasle-egoitza batean bortxatu zuen gizonezko batek. Mondragon Unibertsitateak gaur eman du bortxaketaren eta salaketaren berri, ikasleen eta langileen artean zabaldutako ohar baten bidez.
EITBren arabera, gaur atxilotu dute 22 urteko erasotzailea, eta epailearen esku utzi dute jada.
Azken egunetan, hainbat emakumek jasandako sexu-erasoak atera dira argitara: larunbat goizaldean Iruñean (Nafarroa) eraso zion emakume bati gizonezko batek, kalean; eta Agurainen (Araba), bestalde, emakume bati bere bikotekide ohiak egindako erasoaren berri eman zuten aurreko astean.