Skip to Content
AKTUALITATEA / Zentro sozialistak

Donostiako Zentro Sozialistaren kontrako bista bertan behera geratzea lortu dute

Gaur goizerako zegoen ezarrita Zentroaren kontrako bista, baina bertan behera utzi dute. Epaitegi aurrean elkarretaratze bat izan da, Zentro Sozialisten defentsan.
2023eko abenduaren 1
Donostiako Zentro Sozialistaren kontrako bista bertan behera geratzea lortu dute

AKTUALITATEA

Arriskuan dago Donostiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialista, hura husteko prozedura jarri baitzuen martxan Sukia enpresak. Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak eta Donostiako Kontseilu Sozialistak azaroaren amaieran azaldu zuten egoera, eta desalojoaren kontrako hainbat protesta-ekintza izan dira ordutik: Sukiaren zenbait egoitza eta propaganda-taula markatu dituzte Euskal Herrian barrena, eta joan den asteartean elkarretaratze bat izan zen enpresaren egoitza nagusian.

Donostiako epaitegian gaurko zegoen ezarrita Zentro Sozialistaren kontrako bista, espazioa husteko prozedura judizialari lotuta. Defentsa Komunitateak jakinarazi du, baina, bista hori bertan behera uztea lortu dutela. Laster izango dira horri buruzko berri gehiago.

Dena den, epaitegi aurrean protesta bat izan da gaur goizean. 100 lagun inguru bildu dira, Donostiako Zentro Sozialistaren kontrako huste prozeduraren kontra, eta Zentro Sozialisten defentsan.

π—•π—œπ—¦π—§π—” π—•π—˜π—₯𝗧𝗔𝗑 π—•π—˜π—›π—˜π—₯𝗔 π—¨π—­π—§π—˜π—” π—Ÿπ—’π—₯𝗧𝗨 π——π—¨π—šπ—¨ pic.twitter.com/aJ2xXK1f2A

β€” Defentsa Komunitatea (@defentsakom) December 1, 2023