AKTUALITATEA / Faxismoa

Bilbon ere, Quilesi aurre egitera deitu dute

Hainbat deialdi egin dituzte astelehenerako: besteak beste, 16:00etan Deustuko Unibertsitatean jarri dute hitzordu bat, 'Probokatzaile faxisten aurka, klase batasuna' lelopean.
2026eko urriaren 22 - 05:22
Bilbon ere, Quilesi aurre egitera deitu dute
Aurreko astean, manifestazio jendetsu bat izan zen Iruñean Quilesen etorrera salatzeko.

Datorren astelehenean, urriaren 26an, Bilbora bertaratzekoa da Vito Quiles asaldatzaile faxista, mezu faxistak zabaltzeko egiten ari den biraren barruan. Deustun egin nahi du agerraldi bat probokatzaileak, baina hainbat deialdi daude eginak jada bere gorroto-diskurtsoei ateak ixteko.

Besteak beste, arratsalderako, Probokatzaile faxisten aurka, klase batasuna lelopean egin dute deialdi bat. Hain zuzen ere, 16:00etan Deustuko Unibertsitatean biltzera deitu dute, Quilesi beste behin ere aurre egiteko asmoz.

Bere biraren barruan, Vitok bi porrot jasan ditu jada, izan diren erantzun antifaxistei esker: Iruñean aurreko astean, eta Bartzelonan aste honetan.