AKTUALITATEA / Soldata sistema
Behargin bat zauritu da Donostiako metroa eraikitzeko lanetan
Makina batek langilearen hanka harrapatu zuen atzo goizean. Ez da Donostiako metroaren lanetan langile bat zauritzen den lehenengo aldia.
2023ko urriaren 4
Behargin bat zauritu da Donostiako metroa eraikitzeko lanetan
— ARGAZKIA Noticias de Gipuzkoa

Donostiako (Gipuzkoa) metroa eraikitzeko lanetan, langile bat zauritu zen atzo goizean, 09:00ak aldera. Dirudienez, Kontxako pasealekutik gertu izan zuen lan-istripua beharginak: makina txiki batek azpian hartu zuen langilearen hanka bat. Donostiako ospitalera eraman zuten zauritutako langilea.

Honakoa ez da Gipuzkoako hiriburuko metroaren lanetan behargin bat zauritzen den aurreneko aldia. 2021ean, ELA sindikatuak jakinarazi zuen gutxienez bost langilek izan zituztela lan-istripu larriak obra horietan.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 41 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.