AKTUALITATEA / Soldata sistema
Baso-langile bat hil da Elorrion, zuhaitz batek buruan kolpatu ostean
Explotación Forestal Zaldupe S.L. enpresarentzat aritzen zen behargina, eta 54 urte zituen. Aurten, gutxienez 36 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023ko irailaren 12
Baso-langile bat hil da Elorrion, zuhaitz batek buruan kolpatu ostean

Aurreko astean, 54 urteko gizon bat hil zen Elorrion (Bizkaia), lanean ari zela lan-istripu bat izan eta zenbait egunera. Baso-langilea zen, eta Explotación Forestal Zaldupe S.L. enpresarentzat jarduten zuen soldatapean. Dirudienez, lanean ari zela, buruan jo zuen arbola batek, eta hala zauritu zen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 36 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.