AKTUALITATEA / Itaia
Baionan izandako azken bortxaketa salatuko du gaur Itaiak
19:30ean egingo du protesta Baionako Merkatu Plazan. Emakume batek salatu du etxe batera eraman eta bertan bortxatu duela 42 urteko gizon batek.
2026eko ekainaren 1 - 05:13
Baionan izandako azken bortxaketa salatuko du gaur Itaiak

Aurreko asteazkenean, emakume bat bortxatu zuen gizon batek Baionan (Lapurdi). Egun horretan bertan jarri zuen salaketa biktimak: azaldu zuenez, Cam de Prats auzotik gertu dagoen taberna batean egin zuten topo berak eta erasotzaileak. Edateko zerbait atera eta etxera eramatea eskaini zion gizonak, baina azkenean, bere etxe propiora eraman zuen. Han bortxatu zuen.

Sexu-erasoa gaitzetsi eta mobilizatzera deitu du Ipar Euskal Herriko Itaiak, Emakumeon Antolakunde Sozialistak: Baionan bertan egingo du protesta bat gaur arratsaldean, 19:30ean Merkatu Plazan, hain justu.