AKTUALITATEA / Itaia
Baionan izandako azken bortxaketa gaitzetsi du Itaiak
Atzo egin zuen protesta bat Merkatu Plazan, indarkeria matxista orori aurre egitera deituz.
2026eko ekainaren 2 - 08:05
Baionan izandako azken bortxaketa gaitzetsi du Itaiak

Ipar Euskal Herriko Itaiak, Emakumeon Antolakunde Sozialistak, protesta bat egin zuen atzo Baionan (Lapurdi): 19:30erako jarri zuen hitzordua Merkatu Plazan, hirian izandako azken bortxaketa salatzeko. Indarkeria matxista orori aurre egin! aldarritzat hartuta egin zuen elkarretaratzea.

Izan ere, joan den astearen amaieran jakinarazi zuten emakume bat bortxatu zuela gizon batek aurreko asteazkenean, Baionako etxebizitza batean. Edateko zerbait atera ondotik, bere etxera eraman zuen erasotzaileak, eta bertan bortxatu zuen.