AKTUALITATEA / Errepresioa
Atxiloketak, Bilbon Munduko Kopako finalean izandako konfrontazioei lotuta
Erromon eta Muskizen gazte bana atxilotu dute, baina oraingoz ez dago argi ea zenbat pertsona hartu dituzten atxilo eta non.
2026eko uztailaren 27 - 18:56
Atxiloketak, Bilbon Munduko Kopako finalean izandako konfrontazioei lotuta

Uztailaren 19an, futboleko Munduko Kopako finala jokatu aurretik, espainolismoaren aurkako hainbat mobilizazio izan ziren Euskal Herrian, besteak beste Bilbon (Bizkaia). Bertan, hainbat konfrontazio izan ziren kaleetan, Euskal Selekzioaren aldeko aldarriak tarteko. 

Gaur, uztailaren 27an, hainbat pertsona atxilotu ditu Bizkaian Espainiako Poliziak, Bilboko liskar horien harira. Gutxienez bi gazte daude atxilotuen artean, bata Erromokoa eta bestea Muskizkoa, baina momentuz ez dago argi ea zenbat atxilotu izan diren denera eta non.