AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Asteburuan bi emakumeri egin diete eraso Barakaldon eta Tuteran
Larunbatean urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohiarengana jo zuen gizon batek, Barakaldon. Bestalde, egun berdinean Tuteran eraso zion bikotekideari beste gizon batek.
2021ko irailaren 6
Asteburuan bi emakumeri egin diete eraso Barakaldon eta Tuteran

Larunbatean gizonezko bat atxilotu zuten Barakaldon (Bizkaia), haren bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Emakumeari modu jarraituan tratu txarrak egiteagatik ezarri zioten urruntze-agindu bat gizonari, baina agindu hori urratu eta harengana jo zuen larunbatean. 35 urte ditu erasotzaileak.

Argitan taldeak protestara deitu du gaurko; Barakaldoko plazan jarri dute hitzordua 18:30erako.

Tuteran (Nafarroa), gainera, igande goizean atxilotu zuten beste gizonezko bat, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Larunbatean izan zen erasoa; erasotzailea, dena den, bere etxebizitzara sartu zen eta udaltzainek ezin izan zuten hurrengo goizera arte atzeman.