AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Aste berean, emakume bati bi aldiz eraso dio bikotekideak Baionan
Gizonezkoak kalean eraso zion lehenengo bikotekideari, apirilaren 17an. Sei egun beranduago iragan zen bigarren erasoa, Baionako hotel batean. Bietan, emakumea jipoitu du. Dagoeneko bere ama jotzeagatik kondenatua izan zen duela urte batzuk.
2022ko apirilaren 28
Aste berean, emakume bati bi aldiz eraso dio bikotekideak Baionan

Apirilaren 17an eta 23an izan ziren erasoak Baionan (Lapurdi); bi aldietan emakumea jipoitu zuen bere mutil lagunak. Lehen aldian, kale erdian jo zuen. Lekuko batek abisatuta bertaratu zen polizia. Egun batzuk beranduago gertatu zen bigarren erasoa, Baionako hotel batean. Bertako langile batek jarri zuen polizia jakinaren gainean, logeletako batean kolpe hotsak eta oihuak entzun ondotik. Erasotzailea atxilo eraman zuten jendarmeek, epailearen aurrean aurkezteko.

Emakumeak azaldu duenez, maiz egiten dio eraso gizonezkoak. Dagoeneko kondenatua izan zen bere ama jotzeagatik.