AKTUALITATEA / Etxebizitza sindikatuak

Alokabidek pertsona bat etxegabetu du Bilbon

Kaleratzearen aurka protesta egiten ari ziren hamar lagun identifikatu ditu Poliziak, AZETek salatu duenez.
2026eko urriaren 6 - 13:05
Alokabidek pertsona bat etxegabetu du Bilbon
— ARGAZKIA AZET

Beste etxe-kaleratze bat izan da gaurkoan Euskal Herrian, oraingoan, Bilboko Atxuri auzoan. Kasu honetan, gainera, EAEko erakunde publiko bat izan da etxegabetzea gauzatu duena: Alokabide, Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakunde bat. 08:30ean Ortutxuetako 3. zenbakira bertaratzera deitu zuen AZET Etxebizitza Sindikatuak, baina, 08:00etarako, inguru guztia hartuta zeukan Ertzaintzak.

Hainbat pertsona hurbildu dira etxegabetzeari aurre egiteko asmoz, salatuz Alokabidek ere etxegabetzen duela. 10:30ak baino lehen gauzatu dute desalojoa segizio judizialak eta Poliziak, kaleratua izan den pertsonari, Estherri, inolako alternatibarik bermatu gabe.

EAJ eta PSOE erantzule modura seinalatu ditu AZETek, eta etxegabetzea salatzeko, errepide bat moztu du. Protestan ari ziren gutxienez hamar pertsona identifikatu ditu Poliziak.