2021eko otsailaren 22a
Espainiako Poliziak komisariara deklaratzera eraman ditu Bilboko LASeko lau kide
Goizean goiz atxilotu dituzte Langile Autodefentsa Sareko lau kide eta, antza, derrigortze delitua egozten diete Limpiezas Arana garbiketa enpresako lan-gatazkaren harira. Deklaratzeari uko egin diote atxilotuek, eta 19:00ak aldera geratu dira aske. Ostegunean ere epaitegietan deklaratu beharko dute LASeko bi kidek, gatazka berdinari lotuta.