Txantxa gutxi. Asier K-rekin
BELARRIJANA
Saio berri honetan, gure podkastaren oinarrian dauden galdera batzuei heltzen saiatu gara: tokia al du umoreak politikan? Zer ekarpen egin dezake? Zein dira bere gabeziak? Zer da zerbaitek grazia egitea? Auzian sakondu eta komediaz gehiago jakiteko, Asier K gonbidatu dugu. Mundua aldatzea, euskal estereotipoak, Charlie Kirk, memeak, eta abar irrigarri bat izan ditugu hizpide.