ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Berria-ren bidez
2026/01/08 09:44

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza preso politikoen aurkako espetxe-zigorrak berretsi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak, haiek aurkeztutako helegiteak atzera botata. 13/13 prozesuaren barruan, Auzitegi Nazionalak 2022an jarri zion zazpi urteko zigorra Zuluetari eta lau urtekoa Enparantzari, eta horiek mantendu ditu Gorenak. 

13/13 auzian, lau abokatu zigortu zituzten guztira, "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta. Zulueta eta Enparantza kondenatzeaz gain, hiru urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri zioten Naia Zuriarraini, eta hiru urte eta egun batekoa Iker Sarriegiri. Zuluetari, gainera, "helburu terroristekin" armak eta lehergailuak gordetzea ere egotzi zioten. Julen Zelarain, Nerea Redondo eta Saioa Agirre abokatuak absolbitu egin zituzten.

Bere azken ebazpenean, Gorenak partzialki onartu ditu Zuriarrainen eta Sarriegiren helegiteak, eta haien aurkako kondenak murriztu ditu, iritzita "larritasun txikiagoa" duela haien "erantzukizunak". Auzitegiak esan du ez dela frogatu "lotura faktikorik" izan zutenik "jarduera biolentoekin". Hortaz, bi urtera jaitsi du Zuriarrainen aurkako zigorra, eta urte eta sei hilabetera Sarriegiren aurkakoa. Zuluetaren eta Enparantzaren kontrako kondenak, ordea, bere horretan mantendu ditu.

13/13 prozesuko epaiketan, atxiloaldian jasandako torturak salatu zituzten Zuriarrainek eta Agirrek. Bere azken ebazpenean, hain zuzen ere, Zuriarrainek salatutako torturak aipatzen ditu Gorenak; inolako aitortzarik egin gabe, ordea. 2010ean atxilotu zutenean, guardia zibilek torturatu egin zutela salatu zuen abokatuak, baina Gorenak berriz defendatu du ez dagoela tratu txarrak frogatzeko "aztarna objektiborik". Horrez gain, Naiz-ek gogorarazi duenez, CNIk ugo egin zion bere agenteek epaitegian deklaratzeari, prozesuan izandako parte-hartzea argitzeko.

NO HAY COMENTARIOS