Atzo, martxoaren 6an, bost pertsona migratu bota zituzten euren bizitokitik Barakaldon (Bizkaia). Ibaibeko zubiaren azpian bizi ziren, eta handik kanporatu zituzten atzo polizia-indarrek. Horretarako, osasunari, higieneari eta segurtasunari loturiko arrazoiak hartu ditu aitzakiatzat Poliziak.
Elkarlanean gauzatu zuten kanporatzea Barakaldoko Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak. Bost pertsonak bota bezain pronto, garbiketa-enpresa bateko kamioi bat bertaratu zen, kanporatutako pertsonek euren bizitokia egokitzeko erabilitako materialak eramateko eta zakarretara botatzeko.
Euren legezko egoera egonkortu gabe daukate atzo Ibaibetik botatako lagunek. Espainiako Poliziak identifikatu egin zituen denak.