ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/19 08:49

Atzo, uztailaren 8an, aske gelditu zen Iñigo Gutierrez preso politiko algortarra. Hamalau urtez izan dute gatibu —2008an atxilotu zuten—, eta zigorra osorik beteta atera zen Zaballako kartzelatik (Araba). Izatez, hirugarren gradua ezarri zioten joan den otsailean, baina fiskaltzak aurkeztutako helegite bat zela-eta, berriz ere Zaballan espetxera zezatela agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Beste bost hilabetez han izan ostean, aske utzi dute.

Horretaz gain, Etxerat-ek jakinarazi du behin betiko aske geratu direla Idoia Martinez eta Xabier Agirre preso politikoak ere. Martinez 24 urtez eduki dute preso, eta Agirre, berriz, sei urtez.

NO HAY COMENTARIOS